ARAITZ



ESKUTITZA

2007ko urtarrilarren 26a

Aupa Alazne:
Zelan irakurritako azken liburua? Ondo badago gustatuko litzaidake pixka bat holan gainetik irakurri duzun liburu horren berri ematea.

Nik irakurri dudan azken liburua “Ahots Bilduma” izan da, zoretxe bateko istorio bati buruzkoa dana. Estepan, bere ama aitzurkada batez hil egin zuelarik, Etxe Zurira daramate. Bertan oso harreman onak izaten ditu Manuel eta Marisarekin. Zoretxean txakurkeria asko egiten diete, adibidez, Manueli elektroshock-a jartzen zioten eta leloturik geratzen zen. Honek gehiago sufritu ez dezan Estepan burkoagaz hil egiten du. Marisa txikitatik egon zen han bere gurasoak abandonatu zuten eta. Gaiztakeria madarikatu horiekin amaitzeko, Estepanek entzuten dituen ahotsek (eskizofrenikoa baita), matxinada baten gidari izateko zirikatzen dute. Matxinada desastre hutsa izaten da eta guztiek hiltzen dute elkar. Azkenik Estepanek hainbeste desiratzen zuen bolatxo makinarekin geratzen da eta paperak aldatzen dira oso: orain Estepan gizon zurietako bat da eta mediku jauna ero baten moduan tratatzen dute. Horixe da liburuaren berezitasuna beharbada gauzak aldatu egiten direla guztiz azkenean.

Liburu honetan arreta erakartzen duena da eroaren ikuspuntutik dagoela kontatuta istorioa eta ez jende arruntaren ikuspegitik ohituta gauden bezala. Baita ere, bakoitzak egiten duguna ondo ikusten dugula eta, beharbada, besteok zer edo zer egitean txarto dgoela pentsatzen dugu. Hemen liburuan ikusten da garbi, nahiz eta Estepan erotuta egon, berak giten duena ondo ikusten du eta medikuak hitz egiten dionean bera dela zoratuta dabilena pentsatzen du.


Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: